XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Leku zoragarrietara eramaten nau, eta dena da polita une horretan!.
Rosak umea laztandu zuen.
- Zenbat urte dauzkazu? - Hamabi.
- Agian gazteegia zara eta agian arrazoia daukate zure gurasoek!.
- Baina Jeronimo Slym oso ona da, zintzoa!.
- Eta noizdanik maite duzu? - Txikia nintzenetik, lau edo bost urtetatik!.
- Maitasun eterno bat orduan? - Eta hori zer da? -Bizitza osoan maitatzea norbait!.
- Nik bizitza osoan maite nahi dut Jeronimo Slym, eta egunero ikusi, bera da daukadan lagunik handiena!.
- Zenbat urte dauzka berak? - Jeronimo Slym zaldi bat da e!.
- A, bueno!- Rosa mututurik gelditu zen.
Ia minutua igaro zen nola jarraitu behar zuen asmatu arte.
- Animalia bat besterik ez da orduan!.
- Eta zer, nik herriko pertsona guziak batera jarrita baino gehiago maite dut!.
- Eta zergatik ez dizute uzten egunero ikusten? - Ez dakit, baina astean behin bakarrik uzten didate eta ni triste bizi naiz horrela, ez dut jaten (...).